Kale Kantoitik

Faseka

Erabiltzailearen aurpegia

Faseka bizi gara orain, osorik biziko ez bagina bezala, epekako bizitza baten antzera.

Beste batzuk erabakitzen dute zein fasetan biziko garen, eta badu bere zentzu bat, geure esku utzi ezkero desfase bat izango litzatekeela denok dakigu eta. Ikusi dugu norbere ardurapean utzi ezkero hori interpretatzeko oso modu ezberdinak ditugula, norberari buruz denean edo besteei buruz denean batez ere. Kexu zen aurrekoan gure herritar bat, denak bere ordu berean atera zirela pasiatzera. Ez zitzaion burutik pasa ere egingo bera izan zitekeenik beste denen ordu berean atera zena. Eta hala, ematen ez diguten askatasunaz kexatzen garen bitartean, hurrengo faserako baimena noiz emango zain gaude. 0 fasetik 1era pasa gara orain, zorionekoak gu, baina ez erabateko 1era ere. 0,n bizi gara Jaurlaritza eta gure egonezinaren eskutik.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!