Kale Kantoitik

Amelia

Erabiltzailearen aurpegia

Filmeko neska maitagarriaren izena zuen, baina ez zen ez filmekoa, ez neska eta ezta maitagarria ere.

Ekaitz bortitz bat zen Amelia. Etorri bazen etorri zen, eta etorri bezela joan zen atzera, ez arrastorik utzi gabe ordea. Alertak eta ohartarazpenak, kalteak eta ondorioak, izuak eta kexak... Eta zer pentsa ez? Zer pentsa garenari buruz, ahal dugun eta ez dugunari buruz, geure mugatutasunari buruz... Edota aurretik zer genezakeenari buruz? Klimaren eta bere eraginen gainean geuk dugun erantzukizunari buruz? Aski da inguruari erreparatzea zerk kezkatzen gaituen eta zerk kezkatu beharko gintuzkeen jakiteko, eta aldea aditzetik harago doa noski. Ondorioekin kexatu eta kezkatzen gera, motiboa ahaztuz edo ahaztu nahian askotan. Suteetan bezala gertatzen da, sua baino ere arriskutsuagoa kea dela diote askok, surik gabe kerik ez dagoela ez balekite bezala.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!