Kale Kantoitik

Bero sapa

Erabiltzailearen aurpegia

Bero izan da azken egunotan, bero sapa. Ez geunden ohituta azken aldian, etorriko zela bagenekien arren, eta iritsi da.

Bat-batean inoiz baino gehiagotan bihurtu da eguraldia igogailuetako elkarrizketagai, tabernetako debateen arrazoi edota berrietako aipamen, bazekitela esan nahi izaten dutenen plazer eta benetan hainbestekorik espero etzutenen harridurarako. Izan ere ez dugu ikasten, ez gera ohitzen, aldian-aldian errepikatzen den eta errepikatuko den fenomeno bat bada ere. Eta hala ere, edo agian horregatik, aldiro hizketagai, are eztabaidagai ere, bihurtzen dugu eguraldia. Aktualitatea markatzen duten gai horietako bat bihurtzen dugu, denok daukagu iritzi edo teoriaren bat, ustez beste inork eduki ez eta esan orduko inguruko gehienen burutik pasa dela ohartzen garen eta onartzen ez dugun hasnarketa burutsuren bat. Eta hala, esperotako ustekabean, denok eguraldiari buruz hizketan.
 
Hauteskunde osteko negoziazio giroaz ariko banintz ere berdintsua esan ahalko nukeela iruditzen zait...

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!