Oilasko bularra tipula saltsan

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Artola 2024ko urtarrilaren 19a

Zartagin batean, olio apurtxo batekin, oilasko bularrak xerraturik gorrituko ditugu; gatza alde bietatik botaz. Behin gorrituta daudenean, sutik atera eta erreserbatuko ditugu. Izan ere, jarraian, zartagin horretan bertan prestatuko dugu saltsa.

Ondoren, baratxuria zuritu eta zatituko dugu; berdina tipularekin: txiki-txiki egingo dugu. Oilasko bularrak egindako zartagin berdina erabiliko dugu; olio apurtxo bat gehiago gehituko diogu orduan, eta barazkiak botako ditugu bertara. Lehenik, tipula botako dugu, gatz apurtxo batekin, eta pixka bat eginda dagoenean baratxuria gehituko dugu. Tipula gardena gelditu arte, erregosten utziko dugu. Ikusten dugunean tipula nahikoa eginda dagoela, orduan ardo zuria gehituko diogu. Alkohola erabiltzen dugun guztietan bezala, hasieran sua fuerte samar kokatuko dugu, alkohola lurrundu ahal izateko, eta ondoren, su erdian edukiko dugu, dena lurrundu arte. Likido gehiena lurrundu egingo denez, lodiago geldituko da gure errezeta.

Ondoren beraz, gure barazkiak irabiagailutik pasako ditugu, saltsa lodi bat lortu arte. Jarraian, zartaginera botako dugu, eta ondoren, erreserbatuta genituen oilasko bularrak gehituko dizkiogu gure saltsari. Haragia ondo berotu arte sutan izango dugu. Eta, jateko prest egongo litzateke.

Errezeta honi espezial dagokio arroz zuria akonpainamendu modura.

 

OSAGAIAK

  • Bi oilasko bular.
  • Bi baratxuri hortz.
  • Bi tipula.
  • Ardo zuri basoa.
  • Gatza.
  • Olioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!