Paellak egitekoa edo kazola zabal bat erabiliko dugu. Olioan ganboiak markatuko ditugu, gatz puntua emanda. Behin gorrituta, erreserbatutako ditugu. Gure kazola beraz zaporea hartzen hasiko da. Behin olio gehiago gehituta, barazkiak botako ditugu. Lehenik tipula botako dugu, txiki-txiki eginda. Bitartean, txipiroiak garbitzen hasiko gara, eta zatitxoetan moztuko ditugu. Ondoren, sutan dugun tipulari piper berdea gehituko diogu. Hamar bat minutu pasatakoan, txipiroiak gehituko ditugu. Gatz puntua probatzen joango gara. Behin txipiroiak gorriztatu direnean, piper hautsa botako diegu gainetik. Momentu honetan, tomate birrindua ere botako diogu gure errezetari. Ondo-ondo nahastuko dugu, eta jarraian, fideoak gehituko dizkiogu. Azkenik, fuméarekin estaliko dugu. Fuméa aurretik kazola batean bero-bero prest izango dugu. Honela, gure fideoak egosten hasiko dira, behin fuméa gure errezetara botatzerakoan.
Muskuiluen txanda izango da orain. Garbitzea egokituko zaigu. Behin garbi daudela, fideoen gainean kokatuko ditugu. 5 minutuan egosi eta irekiko dira. Irekitzen ez direnak ez dira jan behar. Eta azkenik, azkenengo pausoa, ganboiak gure errezetan gehitzea izango da.
OSAGAIAK
- 300 gr fideo.
- 6 ganboi.
- Tipula bat.
- Piper berde bat.
- 4 txipiroi.
- Tomate birrindu pote bat.
- 6-10 muskuilu.
- Litro bat fumé arraina.
- Olioa, gatza eta piper hauts goxoa.