Jarraian, piper potea ireki eta zartaginean olio dezenterekin botako ditugu piperrak, goxo-goxo eginez, su-eztitzen. Zartaginean, piper guztiak sakabanatuta jarriko ditugu, olioz estalirik. Piperrei buelta emateko orduan, kontuz ibili behar gara, ziztadarik gabe, piperrak apurtu gabe. Pixkanaka, beraz, buelta emango diegu. Kanpokoa karamelizatu puntu batean ikusten dugunean, 20 minuturen buruan gutxi gorabehera, sutik aterako ditugu. Eta, platera batean lehortzen eta hozten utziko ditugu, azken batean, eskuz manipulatuko ditugu eta erre ez gaitezen garrantzitsua da tenperaturarekin adi egotea.
Piperrak karamelizatzen diren bitartean, betegarria preparatzen joan gaitezke. Orduan, beste zartagin batean, tipula txikituta botako dugu eta su-eztitzen jarriko ditugu. Gatz puntu bat botako diegu, ura askatzeko. Behin tipula eginda dagoenean, haragia gehituko diegu. Eta jarraian, haragi honekin bexamel moduko bat egingo dugu. Irin koilarakada bat botako diogu eta sutan utziko dugu. Ondoren, esne basokada bat gehituko diogu. Uneoro, koilara baten laguntzaz, bueltak ematen egongo gara, loditzen den arte.
Ondoren, egin beharrekoa eskulana izango da. Piperrak hartu eta kontu handiz, oso delikatuak baitira, prestatutako haragi orea piper bakoitzaren barruan sartzen hasiko gara, koilara baten laguntzaz.
Piperren bat puskatzen bazaigu ez du inporta. Puskatutako piperrekin eta piper hondarrekin saltsa bat prestatuko baitugu. Piper horiek bol batean bota, gainetik tomate kontzentratu koilarakada bat gehituko diegu eta baita gatz puntu bat ere. Irabiagailu baten laguntzarekin krema bat osatuko dugu orduan.
Zerbitzatzeko garaian, pare bat piper preparatuko ditugu pertsona bakoitzarentzat eta gainetik prestatu dugun saltsa horren koilarakada bat botako diegu.
OSAGAIAK
- Zangar zati bat.
- Txerri saihets zati bat.
- Oilasko izter bat.
- Ura.
- Gatza.
- Pikillo piper pote bat.
- Oliba olioa.
- Esne basokada bat.
- Irina koilarakada bat.
- Tomate kontzentratu koilarakada bat.
- Tipula.