Patata horiek gofreak egiteko makinan sartuko ditugunez, komeni zaigu ahalik eta lehorren egotea. Sukaldeko ahozapi batean zanpatuz gero, likido pila bat askatuko dute, bai azenarioak eta baita patatak ere. Esan bezala, komeni zaigu ahalik eta lehorren egotea, bestela erre baino egosteko aukera daukate. Guk kras-kras nahi ditugu.
Behin patata ondo lehortuta dugunean, gofreak egiteko makinan jarriko dugu. Zazpi bat minutuan prest izango ditugu gure patata-azenario gofreak.
Jarraian, saltxitxekin jarriko gara. Etxean normalean oilaskoarenak jaten ditugu, bakoitzak noski, bere gustuaren arabera. Zartaginean olio pixka batekin, buelta eta buelta botako ditugu gure saltxitxak, alde guztietatik egin daitezen. Ondoren, garagardoa botako diegu gainetik, barrutik egosteko. Tapa jarri eta sutan mantenduko ditugu garagardoa guztiz lurrundu arte.
Saltxitxak egosten doazen bitartean, saltxitxen bilkura prestatuko dugu. Moldeko ogiarekin moldatuko gara. Moldeko ogi xaflak mahaian zabalduko ditugu. Arrabola edo rodillo batekin, zanpatuko ditugu fin-fin gelditu arte. Horrela errazago bilduko ditugu eta. Saltxitxa bat jarriko dugu ogi xerra bakoitzaren gainean eta biltzen joango gara. Behin saltxitxak bilduta ditugula, ogia eta guzti, berriro zartaginetik pasako ditugu. Orduan, ogia frijituta bezala geldituko zaigu.
Zerbitzatzea baino ez zaigu geratzen. Platera bakoitzean bina saltxitxa jarriko ditugu eta gofre patata-azenario bat. Eta bakoitzak gustuko duen saltsa gainetik botako dio. Jateko prest!
OSAGAIAK
- 8 saltxitxa.
- Garagardo bat.
- Moldeko ogia (8 xerra).
- 4 patata.
- 2 azenario.
- Olioa.
- Saltsa ezberdinak (ketchup, mostaza, maionesa, ali-oli...).