Hortzak ere kenduko dizkiogu. Hankak ondo garbitu eta tripa aldea eta begiak kenduko dizkiogu. Naturalak baldin badira, tinta poltsatxoa kendu eta gorde egingo dugu. Normalean basotxo batean gordetzen dut gero erabili ahal izateko. Txipiroiaren prestaketarekin jarraituz, gorputza dadotxoetan moztuko dugu.
Txipiroiaren tinta eskualdean bertan badugu, Lizartzan egiten dute, Nortindal enpresan. Supermerkatu handi askotan Lizartzan ekoitzitako tinta hau saltzen dute.
Hurrengo pausoa, arrozari eskainiko diogu. Horretarako, ontzi handi batean barazkiak su eztitzen jarriko ditugu. Horrela, ontzia olioz beteko dugu eta tipula, piper berdea eta piper gorria gehituko ditugu, zatitxo txikitan moztuta ditugula, ahalik eta txikien. Gatz puntu bat botako diogu, barazkiek euren likidoa askatu dezaten. Behin barazkiak eginda daudenean, gure txipiroi zatitxoak gehituko ditugu. Nahikoa likido askatuko dute, hortaz denboratxo bat utziko ditugu, txipiroiak eginda egon arte. Jarraian, tomate kontzentratua eta txipiroi tinta gehituko ditugu.
Hurrengo pausoan, arroza botako dugu. Arroz zuria erabiltzen baldin badugu, basoka bat arroz bakoitzeko bi ur baso botako ditugu. Lehenik, arroza bota eta ondo nahastuko dugu kolore beltz hori har dezan. Gatz puntu bat ere gehitzea komeni. Tinta industriala erabiliz gero, ez daukagu zertan gatza bota behar, nahikoa gazia izaten baita. Segidan bi ur baso horiek gehituko ditugu. Arrain fumé bat izanez gero, ura baino hobea izango da; bestela, urarekin moldatuko gara. 20 minutuz egosten egongo gara. Sua itzalita, beste bost minutu utziko dugu, reposo moduan.
Azkenik, ajonesari ekingo diogu. Maionesa baratxuriarekin da ajonesa delakoa. Horretarako, arrautza, olioa eta baratxuria erabiliko ditugu. Irabiagailuarekin eragin eta ajonesa prest izango dugu. Gure kasuan arrozari koilarakada bat bota eta nahastu egiten dugu. Mundiala!
OSAGAIAK
- 5-6 txipiroi.
- Tipula bat.
- Piper gorri eta berde zatitxo bat.
- Bi tinta zorro.
- Basokada bat arroza.
- Tomate kontzentratu koilarakada bat.
- Gatza.
- Olioa.
- Ajonesa (arrautza, olioa eta baratxuria).