ERREZETA

Perretxikoak baratxuriarekin

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Artola 2022ko abe. 11a, 07:59

Lehenik baratxuriak zurituko ditugu. Erdiak osorik utziko ditugu eta beste erdiak zatituko ditugu. Zatitu ez ditugun horiek zartaginean botako ditugu olio pixka batekin, gorritzen.

Ondoren, perretxikoak garbituko ditugu. Gogoan izan behar dugu perretxikoak ez direla uretan garbitzen. Beti garbitu behar dira traputxo batekin edo maniatikoak direnak pintzeltxo bat izaten dute lan hau egin ahal izateko. Izan ere, uretan sartuz gero hezetasun guztia zurrupatuko lukete. Eta guk euren berezko zaporea mantentzea nahi dugu.

Behin perretxikoak garbi ditugula, xaflatan moztuko ditugu. Zartaginean olioa botako dugu, ipurdi guztia tapatzen duela. Bertan sartuko ditugu zuritutako eta osorik dauden baratxuriak (buru erdi bat) eta perretxikoak. Su suabean izango ditugu. Ez diegu momentuz gatzik botako. Behin perretxikoak gorrituta ditugunean erreserbatuko ditugu. Baina erabilitako olioa bertan utziko dugu.

Gainontzeko perretxikoekin saltsa bat prestatuko dugu. Beste olio zurrutada bat gehituko diogu aurretik prest genuen olioari. Baratxuria txiki-txiki eginda, zartaginean botako dugu. Gorritzen hasten denean irina gehituko diogu, salda lodi bat egiteko. Irina zartaginean botatzen dugunean, sukaldatu behar da likidoa zartaginean sartu baino lehen, irin zaporea mantendu ez dezan. Ondoren, ardo zuria gehituko diogu. Ardoarekin sukaldatzen dugun guztietan bezala, lehenik su fuertean sukaldatuko dugu, alkohola lurruntzeko. Uneoro nahasten ariko gara, ez itsasteko. Momentu honetan sua jaitsi eta salda gehituko diogu. 10-15 minutuz izango dugu salda hori potolotu bitarte. Une honetan, gure salda gazitu egingo dugu. Perretxikoak eta salda elkartuko ditugu jarraian, ontzi berdinean.

Zerbitzatzeko orduan perrexil apurtxo bat gehituko diogu gainetik, zaporea emateko baina perrexila ez erretzeko. Ogi eder bat aldamenean izanda, jateko prest izango dugu platera.

 

OSAGAIAK

  • 300 gr perretxiko (txanpiñoi, lanperna edo xi-takeak aukeran).
  • Baratxuri buru bat.
  • Gari irina (koilarakada bat).
  • Ardo zuria (baso bat).
  • Barazki salda (bi baso).
  • Oliba olioa.
  • Gatza.
  • Pipermin beltza.
  • Perrexil freskoa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!