Koronabirusa

Gurin gailetatxoak

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Artola 2020ko apirilaren 19a

Egun hauetan etxean haurrekin egiteko errezeta bikaina.

Gurin gailetatxoak.
Oso oso errazak egiteko.
Behar nuen antojutxo txikia!!

Ataria Irratiko errezeten txokoa geldirik dagoenez, hemen errezeta:

Osagaiak:

  • 80g azukre.
  • 200g gurina (gatzduna bada hobeto).
  • 300g irina.
  • Goilarakada bat kakao hautsa.

Prestaketa:

  • Gurina pomada eran erabiliko dugu, beraz hozgailutik kanpo utzi errezeta egin baino ordu erdi lehenago edo.
  • Labea berotzen jarri, 180ºC.
  • Gurina azukearekin nahastu, nahi izanez gero, irabiagailua erabili.
  • Ondoren irina gehitu eta nahastu, espatula bat erabili beharko da, eta bukaeran eskuez eragin orea. Oso koipetsua da orea, ez da eskuetan itxasten.
  • Bolatxoak egin eta labeko bandejan jartzen joan, beraien artean espazio pixkat utziz. Laberako berezia den papera erabili bandeja babesteko edo silikonazkoa bestela.
  • Behin bolatxoak bandejan daudenean, sardeska batekin bi zentzuetan zanpatu, itxura polita emanez.
  • Labean sartu eta 15 bat minutuz erre. (Kakaorik gabe eginez gero segituan antzematen da gorrituta daudela, eta atera. Bestela kontu gehiago eduki, ez da antzematen eta.)
  • Eginda badaude, bandeja astindu ezkero errez banantzen dira.
  • Rendija baten gainean utzi hozten.
  • Gaileta poto batean edo Tupper batean gorde hobeto mantentzeko.
  • Eta, on egin!!

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!