SENDABELARRAK

Sagar-sendatzea

Erabiltzailearen aurpegia Ainitze Sala 2025eko urriaren 13a

Udazkena bada etxera itzultzeko urtaroa, barrura begira jartzekoa. Oraindik orain udak emandako altxorrak jasotzeko garaia; izan ere, basoa jakiz beteta izaten da garai honetan. 

Gurean basatiak diren sendabelarren inguruan hitz egitea gustatzen zait, eta badago bat oso etxekotuta duguna: sagarrondoa. Udazkenean jasotzen dugun udako oparia da sagarra. Sagar mina edo malus sylvestris deiturikoa. Sagar basatia da, sagar txikia. Adibidez, patxaka likorea egiten da sagar mina erabiliz. Anisa eta sagar mina erabiliz egiten da honako edaria.

Sagarra oso elikagai aberatsa dugu. A, B, C, E bitaminak baditu bere baitan, astringentea da. Udazkenean, sistema immuneak gainbeheratxo bat izaten du, eta defentsak pixkana jaisten joaten dira. Horregatik, garrantzitsua izaten da sendabelarren erabilpena, garbiketa-prozesu ezberdinak egin ahal izateko.

Sagar urtea da aurtengoa. Ikaragarri pila dago, eta guztiak aprobetxagarriak dira gainera. Momentu honetan, sagarra jateko, konpota egiteko, kontserba moduan gordetzeko... denetariko aukera dago. Baina hori bai, horretarako beharrezkoa da orain biltzea. 

Sagarra bildu ahala jaten denez, sendatze garaia ere bada oraingoa. Nire kasuan, bi egunetan zehar sagarrak baino ez ditut jan, sagarrez baino ez naiz elikatu, eta sendatze-fasea etorri zait: sagar-sendatzea. Egunero, kiloa-kilo eta erdi jan dut. Sagarrak berak eskatzen dio gorputzari likido gutxi hartzea. Hesteetako nahasteak, eta gorputz osoa garbitzeko oso aproposa izaten da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!