Arratia lehengo urtean 2. mailan aritutako taldea da, eta ondorioz, bagenekien aurrean genuen partidan ez zela batere erraza izango 3 puntuak Tolosara ekartzeko. Baina beldurrak alde batera utzita atera ginen zelaira. Lehenengo zatian beraiek izan zuten baloiaren jabetza eta 2-0 emaitzarekin joan ginen aldagelara. Bigarren zatian ordea gu izan ginen baloiaren jabeak eta horri esker etorri ziren Ainhoa Bengoetxearen bi golak. Aukera garbi asko izan genituen baina norgehiagoka 2-2ko emaitzarekin amaitu zen, baina gehiago merezi genuen sentsazioarekin bueltatu ginen etxera.
Atseden hartzeko denbora gabe iritsi zen aste honetako bigarren norgehiagoka, Bizkerreren aurkakoa. Partida hasi aurretik, lesiotik azkar errekuperatzeko animoak emateko, gure taldeko Oihanari ezusteko bat prestatu genion. Norgehiagoka 0-0eko emaitzarekin bukatu zen. Oso borrokatua izan zen baina ez beraiek ezta guk ere ez genuen baloia atean sartzea lortu. Partidan zehar aukera garbiak izan genituen baina baloiak ez zuen ateko marra pasa nahi izan. Hala ere partidarik galdu gabe jarraitzen dugu 7 norgehiagokaren ondoren, eta nola ez, horrela jarraitu nahi dugu!
Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiet bai Igorrera eta bai Usabalera animatzera etorri ziren guraso, lagun… guztiei. Ea hurrengo partidan, Elorrion 18:00tan, harmailak betetzen ditugun! Eta hemendik ere animoak Oihanari, laster zaitugu gurekin!