Kale Kantoitik

Zazpi senideko

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Elizondo 2018ko ekainaren 8a

GU bat osatzen dugu batzuetan, zu eta ni besteetan, GU hori moldatzera iritsi gabe. Eta pentsatzen jarri naiz batzuetan ez ditugula behar bezainbat zaintzen, ez diegula gure maitasuna adierazten, berez hala baletor bezala, fabrikatik.

«Anaitasunarena, txikitatik eraikitako laberintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat». Hala kontatzen dute Ander Lipusen zuzendaritzapean, Manex eta Ximun Fuchs aktore eta anaiek, antzerkira ekarritako zazpi istorio hunkigarriekin. Gure ahizpak, anaiak edo arrebak odolekoak izan daitezke edo biziak eskainitakoak. Txikiak, segidakoak edo zaharragoak. GU bat osatzen dugu batzuetan, zu eta ni besteetan, GU hori moldatzera iritsi gabe. Eta pentsatzen jarri naiz batzuetan ez ditugula behar bezainbat zaintzen, ez diegula gure maitasuna adierazten, berez hala baletor bezala, fabrikatik. Baina kontuz, bapatean hutsune bilaka daiteke zure senide hori, presondegiak, gaixotasunak edo auto istripuek eragindakoa esate baterako. Eta oharkabean, hor zulatzen zaizu galdera : izan al gaitezke GU zu gabe ?


Zazpi senideko familia batean…itsasoan urak handi dire murgildu nahi dutenentzat, gure herriko lanak handi dire, astun dire, gogor dire… zatiturik gaudenontzat, lara la rala ralala…

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!