[AULKITIK] Traka-tra!

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Bengoetxea 2017ko urtarrilaren 18a

Bagenekien partida oso zaila izango zela guretzako, baita beraientzako ere. Argi dago ez zitzaiela batere erraza egingo gure etxean irabaztea, esperantzak genituen partida hori irabazteko eta gogotsu atera ginen futbol zelaira.

Eguraldia ez zen oso atsegina izan baina hori ez zen aitzakia, gure helburua irabaztea zen eta Guillermok (atezainen entrenatzaileak) esaten duen bezala, %100ean atera ginen baloia borrokatzera.

Elorrioko neskak oso gogorrak ziren, gorputza ondo sartzen zuten eta ondo jolasten zekiten, baita izorratzen ere. Gu gure jokoarekin hasi ginen baina aurkariak plan horretan ikusita gu ez ginen gutxiago izango eta beraien jokoan sartzen hasi ginen, baina han zegoen Imanol gu lasaitzen eta gure jokoarekin jarraitu behar genuela eta beraienean ez sartzeko gogoraraziz.

Baloia borrokatzen ibili ostean iritsi zen lehenengo gola,1-0koa. Ainhoa Bengoetxearen paseaz Izaro Goenagak errematatu eta sartu zuena. Beste taldeak ez zuen denbora asko behar jakiteko partida hori oso garrantzitsua zela eta irabazi behar zutela ohartarazteko, aukerak sortzen hasi ziren eta horrela etorri zen 1-1ekoa. Bigarren zatiari ekin genion eta bi taldeak oso parekatu ibili ginen, azken 15 minututan gurea izan zen partida baina zortea ez zegoen gure alde, aukerak izan genituen baina alferrik… 1-1eko emaitzarekin konformatu behar.

Lan eta joko bikaina egin genuen, hurrengo partida Ugaoren aurka izango da eta badakigu ez dela erraza izango, horregatik gogor entrenatu eta aurkariak jango ditugu hurrengo partidan 3 puntuak etxean geratzeko.

Aupa Tolosa traka-tra!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!