Koral koloreko marea Donostian

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Barandiaran 2015ko eka. 26a, 10:45

123 kilometro batu ziren iaz giza kate erraldoiaren bidez gure borondateak errebindikatu nahian. Aurten berriz, borondate horiek josteko unea iritsi da, borondateak josiz, hautetsontziak osatu eta etorkizun hurbil batean, erabakia hartzeko desioan. Tantaz-tanta koral koloreko marea sortu zen Donostian.

3 milioi biztanle dituen herri honetako zati txiki bat Anoetako estadioan bildu ginen, 32.000 lagun erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria eginez. Eguraldia ere erabakitzeko eskubidearen alde, 17:30ean jendearen urduritasuna nabari zen. Ekitaldiak aurrera egin ahala, giroa berotuz joan zen, kolore desberdinetako jendea, zoriontsu, desira beragatik borrokan. Ekitaldiaren amaieran, goreneko gunea iritsi zen eta Anoetako zelai berdea ilusioz eta borondatez jositako ehun koloretsuez bete zen; jendearen irribarreak eta zenbait momentutan gorputzean sortutako oilo ipurdiek ez dute preziorik. Zorionak boluntario eta antolatzaile guztiei egindako lanagatik.

Denok elkartuta, egunen batean, lortuko dugu erabakitzeko eskubidearen jabe izatea. Erabakitzea eta etorkizuna gure esku dagoelako eta hormarik eta harresirik gabe bizi nahi dugulako! Jende zoriontsua herri libre batean…

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!