Gizartearen panpinak

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Barandiaran 2015eko urtarrilaren 18a

XIX. mendearen amaieran hasi ziren lehen panpinak merkaturatzen Europan. Aberastasunaren isla ziren portzelanazko panpina haiek noski, ez zeuden edozeinen poltsikora egokituak. Hain omen ziren ederrak, askotan, etxeko gizonak emazteari panpina bat oparitu eta honek kristalezko armairu batean gordetzen omen zuen eta haurrek haiei begira egote hutsarekin konformatu behar izaten zuten. Baina, iritzi artikulu honetan ez dut panpinen historia azalduko.

Ez al duzue sekula pentsatu gizarte hau benetako panpinez betetzen ari dela? Gizarteak markatutako estereotipoen ondorioz, badirudi guztiok modelo jankinek markatutako ezaugarri eredugarri batzuk izan behar ditugula. Poliki-poliki galtzen ari dira betaurrekodunak, belarri zabalak, hortz-okerrak, ipurtandiak, burusoilak, titi txikidunak, iletsuak…

Orain hamar urte kirurgia estetikoa dirudunen kontua baino ez zen, baina badirudi urteek aurrera egin ahala gehienen eskuragarri jartzen ari dela ortodontzia, botoxa, laser depilazioa, etab. Askok, garenari baino besteek esango dutenari garrantzia gehiago ematen diote, oinarrizko printzipioak ahantziz.

Osasunez ondo gabiltzan bitartean… Konplexu eta besteen zeresanak atzean utzi eta izan gaitezen gu. Panpinak izan daitezela haurren jostailu edota armairutan erakusgarri dauden objektu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!