Ablazioa: Ohitura soilik?

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Barandiaran 2014ko abenduaren 7a

Aurreko batean egunkariren batean mozketa genitalaren inguruko artikulu bat irakurri eta lur jota geratu nintzen. Urtean, bi milioi neskei egiten diete ablazioa eta artikulu haren arabera, Gabonetan asko eta asko Afrikara joango da erritu horixe gauzatzera. Afrikaz gaindi, ordea, munduko beste toki askotan ere eman dira ablazio kasuak, Araban esaterako.

Tradizio hau mantentzen duten herrialdeak nahiko pobreak dira (Etiopia, Gambia, Mali, Nigeria, etab.) eta ablazioa gauzatzeko orduan ere ez dituzte gutxieneko osasun neurriak hartzen. Kasu askotan, kristal zatiekin edo laban huts batekin egin ohi zaie, inongo anestesia eta bestelako neurririk hartu gabe. Momentuko min fisiko eta arriskuaz gain, etorkizunean dituen ondorio fisiko zein psikologikoak izugarriak omen dira. Eurek, ordea, kulturatzat hartzen dute eta mozketa momentua festa moduan hartzen dute. Hala ere, zenbait herrialdetan gero eta gazteago direnean egiten omen zaie mozketa, ablazioa egin aurretik behar baino informazio gehiago izan ez dezaten.

Kulturagatik edota ohituragatik egunero bizitza aldatuko dieten errito hori pairatzen duten 6000 neskato txiki horiek gogoan izan behar ditugunaren ustean nago. Baina ze gauza… Ebolarekin, guri eragin diezagulakoan, munduko erakundeek berehala hartu dute esku herrialde zurietan eguneroko errito krudel honek, ordea, ez digu eragiten…  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!