Oporren bueltan...

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Barandiaran 2014ko ira. 14a, 16:00

Oporrak. Eguneroko errutina hausten duten egunak. Urte guztian lanean ibili direnak besoak zabalik hartzen dituzte egun hauek, erlaxatu edota deskonektatu asmoz. Oporrak iritsi eta batzuei kanpora irten beharra sortzen zaie, bai, beharra diot. Izan ere, batzuentzat badirudi kanpora ateratzen ez diren horiek besteak baino gutxiago direla eta oporrak ezin dituztela etxe inguruan pasa.

Bidaiatzeko egun aproposak bihurtzen dira batzuentzat oporrak eta beste batzuek berriz erlaxatzeko helburuz pasatzen dituzte egun hauek, etxe inguruan edo kanpoan. Hala ere, ez al zaizue iruditzen kasu batzuetan oporren bueltan nekatuago itzultzen garela eguneroko errutina horretara?

Gaur egun, oporren ondoren gainera, egun horiek non edota zertan pasa ditugun helarazi beharra sortzen zaigu eta horretarako zer hobea sare sozialak baino? Askok esango duzue, hau betikora doa, baina azken hilabete hauetan nire Facebook-eko adiskide askoren profiletan "oporrak 2014" izenburu duen karpeta sortu da. Argazki pare bat nahikoa ez eta 100 argazki eta pare bat bideok osatzen duten bilduma plazaratu behar. Guztiek jakin dezaten zeinen ongi ibili diren oporretan.

Errutinara itzultzean, berriz, askori opor ondoreneko "depresioa" sortzen zaie, baina gogoratu Euskal Herriko etxe askotako kideen depresioa egunero Lanbideko zerrendei begira egon beharra dela. Egunero jaiki eta zer eginik gabe egon beharrarena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!