'Botiloia' nerabeen kontua soilik?

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Barandiaran 2014ko martxoaren 16a

Egunak joan eta egunak etorri, ziztu batean, estrespean, badoa urtea aurrera. Tartean, gure bizitzako errutinarekin hausten duten egunak daudelarik. Inauteriak dira askorentzat, egun berezi horiek.

Pasa berri diren honetan, bertan ikusitako 'botiloiei' egin nahi diet erreferentzia. Badirudi, euskaldunok betiko parranda tabernaz taberna «dantza eginez» (komatxo artean diot, euskaldunok nahiko geldiak eta hotzak garelako), kontuak esatearekin lotzen dugula, baina badirudi, ohiturak aldatzen ari direla.

Aspaldidanik ezaguna zaigu 'botiloia', gu nerabeak ginenean 'litroak egitea' esaten genion. Garai haietan Kilometroetan edota antzeko festa erraldoietarako baliabidea izaten zen edota hiri handietan gazteek egiten zuten zerbait, ahal izanez gero, ezkutuan.

Egun, ordea, edozein herritako festetan ikus daitezke gazteak botiloia egiten, kalean, tabernetan edo beste edozein toki publikotan. Bai bai, pentsa, Astelenita egunean Donostiatik bueltan trenean nentorrela, bi gazte lurrean eseri eta bertan hasi ziren nahasketak egiten, beste batek ondotik porrutxo bat errez begiratzen ziela. Trena jendez lepo egon arren, ez pentsa haiek asko arduratu zirenik. Adibidea, ordea, ez da bakarra. Astelehenean bertan, gazte kuadrilla bat eskuak bete botila Tolosako taberna batean sartu zen. Kanpoan nonbait eguraldi txarra eta barrura sartu behar. Tabernariak hori onartu ez eta musika itzaliz, kanpora bidali zuen gazte kuadrilla hau.

Badirudi, beraz, lotsak alde batera utzi eta ohiturak aldatzen ari direla. Heziketa, ordea, gure esku dago, bai guraso, irakasle eta oro har gizartearen esku.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!