Laguntzeko sena, azalera

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Goikoetxea Azpeitia 2020ko ekainaren 12a

Beren alea jarrita, gizarteari ekarpena egiten diote orrialdeotan elkartutako protagonistek: Amasa-Villabonako Aniztasunean Lagun, Irurako babes zibileko taldea, DYAko boluntarioak eta Tolosako Zutani elkarteko kideak izan dira solaskide honako erreportajean.

Sentsibilitate bereko jende asko batu gaitu egoera honek». Halaxe adierazi dute Zutani elkarteko kideek azken asteotan janari banaketarako elkartu den lagun kopurua ikusita. Bestelako ekintzak ere egiten dituzte beraienean, baina osasun larrialdiaren ondorioek indarrak hor jartzera eraman dituzte batez ere.

Orokorra izan da. Boluntarioz osatutako herritar sareak ugaldu dira han eta hemen. Hurkoa laguntzeko sena loratu du aurtengo udaberriak; baina lehenagotik sustraiak botata ditu altruismoak. Orain bistakoagoa egin den arren, urte osoan dago zer egina.

Hain justu, martxoan idaztekoak ziren lerrook, baina osasun larrialdiaren ondorioz solaskideekin ezin elkartuta, maiatzean izkiriatu behar izan dira. Bi hilabeteotan boluntario taldeok ere izan dute eraginik beren egitekoetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!