Txerriboda

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Goikoetxea Azpeitia 2017ko azaroaren 12a

Eta aldatu zen ordua, gainerako ordulari guztiak azken hilabetetan bere autoak zioen ordutegira egokituz; bere alferkeriak halabehartutako egoskortasunez, baina azkenean ibilgailukoak arrazoi.

Uda amaiera kaxkarra goxatu duen hego haize ukituko udazken hasierak ere ez dio argitasunari eutsi; eta azken egunetako euri zaparradak. Ordua aldatu ala ez aldatu mahaigaineratzen duten lekukotzak telebistan eta Halloween gurean ohitura zaharra dela gogorarazten duten albisteak prentsan. Nabarmen titularretan agertzen diren albisteak beste batzuk, edo bat, izan arren, bigarren mailako horiek argi uzten diote zein garaitan dagoen.

Txerribodarik ez du behar. Negurako behar duen guztia eskura du. Kanpoan euria zarra-zarra ari duen bitartean, bere ingurura begiratu du: belusezko manta, 50 mb-ko zuntza, eta laster hiru ordu laurden markatuko dituen pizza hozkailuan, zain.

Baina txerribodarik behar ez duela uste duen arren, hark berekin zekarren jendartea behar du agian. Teknologiak dena eskura jarri dion horretan social abizena ere hitzetik hortzera erabili arren, bakardadeari gehiegizko gustua hartzeko arriskua du. The winter is coming diote baina ez da horrenbesterako... Amasako sanmartinak, Handia zinemetan edota kontzertua kale amaierako tabernan. Aterkia hartu eta neguaren atarikoa biziraun bakarrik ez eta bada non gozatu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!