Irribarre txiki bat

Bi mila eta hamabostean Googlen gehien bilatu zen galdera izan zen «nola izan zoriontsu?». Etengabeko zoriontasunaren bila gabiltzala dioen froga grafikoa.

Horoskopoa osatzeko erabiltzen diren zutabeak sendo izan arren, zenbaitetan bestelako barne arrazoi eta patologia baititugu erabat zoriontsu ez izateko; edota, inoiz-konforme-ez egotearen espiralean amaigabeko bidea egiten gabiltzalako erabateko zoriontasuna izango den helmugaren bila.

Nork ez du zoriontsu izan nahi… erosleekin asmatzea segurua da zoriontasunaren giltzarekin. Tommy Franklin australiarra omen da munduko zoriontsuenetakoa; Australiako telebista saio batean sekulako arrakasta lortu zuen premisa horrekin, bere dantzarekin aldarte ona kutsatuz, eta orain teknologia enpresa batek hartu du bere iragarkietako protagonista (tonto ez izatea gomendatzen digutenek). Blue Monday delakoa ere aitzakia da gure aldartea aldaraziz kontsumitzeko; urtarrileko hirugarren astelehena urteko egun tristeena zela zioen ekuazio sasi-zientifikoa baliatu zuen hegazkin agentzia batek, egun horretan jendeak bere buruari bidaiak oparitzeko aitzakia izan zezan.

Urtarrileko hirugarren astelehena izan edo martxoko lehen ostirala, irribarre txiki bat oparitu egunari. Ez itsutu zoriontasunaren helmugarekin; egunez eguneko bidea ere halakoa izan dadila.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!