...baina bai, atseden hartuko du. Etxean egotea ere ez da gaizki etorriko. Gustura hartuko du aspaldiko partez sofan etzanda egotea, ezer ez egitea. Ez dio kalterik egingo...
...edo, tira, agian egunen batean planen bat egitea ere ez da hautu txarra. Durangora joango da. Bai. Bere buruari oparitxoren bat egin eta kontzerturen baten aitzakian lagunartean egoteko aukera polita. Ez larunbatean, ordea, Txuletaren Festaren kariaz Tolosara joatekotan geratu baita lagunekin. Igandean ere Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa Eibarren, eta astelehenean, zergatik ez, hango lehengusuak bisitatuz, bidenabar Orioko San Nikolasetara. Bai, asteartean doa Durangora. Erromara ez, baina, kanpora joan ez arren, zertxobait han eta hemen ibiliko da Irantzu.
Eta atsedena... atseden hartuko du ahal duenean, hor nonbait.