Emozio biziz

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Goikoetxea Azpeitia 2015eko ekainaren 14a

Uda gainean da. Zentzumenak lozorrotik atera eta eurekin erabat gozatzeko garaia da. Emozioak areagotzekoa. Leku berriak ezagutzekoa eta ezagun ditugunak gure gogoan berritzekoa. Garagardo bat edanez uda sasoian errepikatzen diren ilunabarreko elkarrizketa luzeak izatekoa.

Zaila den arren, sare sozialen akuiluak gehiegi eragin gabe eta estimulu eta zentzumenen artean pantailarik jarri gabe. Zuzenean, inongo estalkien atzean ezkutatu gabe.

Jar ditzagun emozioak abian. Horretarako plan aproposa dugu Amasa-Villabonan uztailaren hasieran: Ahoa Bete Hots. Hala geldituko zara uztailaren 1etik 3ra Subijana etxean burutuko diren jardunaldiekin. Emozioak eta umorea izango dira hari, ahozkotasunetik abiatuta: antzerkigintza, bertsolaritza, ipuingintza eta kantagintza, emozioen koktelak eraginda eta eraginez.

Jardunaldiok egiten diren seigarren aldia, unibertsitateek ere udako ikastaroak egiten dituzten garai berdinean, arloko adituekin. Eskualdean bertan honelako eskaintza izanda, aukera galdu behar al duzu? Has ezazu uda emozio biziz eta luza ezazu ahal bezain beste.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!