Urbanari

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Goikoetxea Azpeitia 2015ko ots. 1a, 12:33

Abenduaren 13an joan zinen, jostunen egunean. Haria eta orratza makina bat aldiz erabilitakoa zinen, baina ez hori bakarrik. Bizilagun dugun erdal hizkuntzak zure izena hiritartzat duen arren, landa eremuan bizi eta gogor lan egindakoa baitzinen, beti familia buruan.

1919an Larraulen jaioa, herri honetako heldu asko bezala beste kasta batekoa zinen: garai gogor eta biziraupenaren ondorio zaildutako belaunaldia. Emakume izateak ere gauzak ez zituen errazagoak egiten; egun ere egiten da borroka berdintasunaren alde, eta garai haietan pentsatzekoa da egoera ez zela hobea. Emakumearen lana gizarte-boterean islatzen ez bazen ere, etxeko andreak bazuen etxean hartzen ziren erabakietan zer esanik eta askotan erabaki horiei esker egin dugu aurrera hurrengo belaunaldiek.

95 urte eta gero, atseden hartu duzu, ardura handiz horrenbeste zaindu duzun familiaz inguratuta. Ez zenuen mundua aldatzeko ezer nabarmenik egin; edo bai. Azken finean, munduan zehar barreiatutako eremu txikietan ezarritako oinarri sendoek ekartzen baitituzte aldaketa nabarmenak. Gorabeheretan, batez ere beheretan, gogor borroka egindako Urbanak familia gehienetan daude, eta horiei aitortza. Horietan guztietan, ordea, bereziena zu, amona.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!