Erretzeari uzteko laguntza, Iruran

Erabiltzailearen aurpegia AECC 2016ko urtarrilaren 12a

Bihar, urtarrilak 13, Irurako Laskibar bailaran (Loatzo jatetxearen ondoan) unitate mugikor baten laguntzaz erretzaile orori bere egoera fisikoaren berri emango zaio.

Gerturatzen direnei, gura balute, erretzeari uzteko dituzten aukeren berri emango zaie.

Bertaratzen direnei, gaian espezializatutako profesionalek, hiru froga pasako dizkiete:

1.- Dependentzia fisikoa neurtu.

2.- Biriketan duten karbono monoxidoaren neurketa.

3.- Biriketako adina.

Froga hauek doakoak dira, eta 10 minutuko iraupena izango dute. 10:00etatik 13:00etara egongo da horiek egiteko aukera.

Informazio gehiagorako 943 652 143 edo o 943 720 057 telefonora deitu beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!