Batzuk beteko al dira?

Erabiltzailearen aurpegia Adur Gorostidi 2017ko urtarrilaren 7a

Doinua: Habanera

Bi mila ta hamaseitik

hamazazpira begira

Eskakizun berri batzuk

bota nahi urte berrira

bakea helduko alda

gerra dagoen tokira

langabezian daudenak

lana duen lantegira

gazteak joango aldira

zartutako baserrira

gose greban dauden asko

soilik goseak balira

nahiz eskari asko bota

bi mila ta hamazazpira

den-dena ez bada ere

batzuk beteko aldira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!