Enirio-Aralar

Aralarko artzainak

Erabiltzailearen aurpegia Adur Gorostidi 2016ko azaroaren 29a

Aralarko hizpidea
izan da bidea
artzaien eskaeraren irtenbidea
baina kontrako zenbat iritzi
zuzenena ez dela iritzi
ta galdera da nirea:
zer da Aralarko artaldea
guztion kultur ondarea
edota bizibidea?

Urtek dute erakutsi
ezin dela eutsi
ta artzantza uzten doaz Joxe, Karmen, Lutxi
eta halere gaude ikuskor
ahaztuta zenbat diegun zor
kritikan gabiltz itsusi.
Urepeleko artzaia egun
gizartean zenbat maite degun
ta Aralarkoa ze gutxi!

Euren bizitza nola den
entzun ondoren
sarritan fikziotikan zeinen gertu dauden
neretzako ez dena bizigai
besteentzako ez nuke nahi
gaur zorian nola dauden
ohartuko ote gara arren
nundikan egiten gabiltzan erren
berandu izan baino lehen

... BERTATIK BERTAKOA
Lehengoan entzundakoa,
alajainkoa,
produktuen kilometroz esandakoa:
bost milioi kilometrotara
jadanikan iritsi gara,
hori bataz bestekoa.
Lujanbiok ziona euskaraz
nik berdina esango dut janaz:
bertatik ta bertakoa!

Arrantzan ere borobil
ezer ez dabil
nekazaritzan bezela ezinetik hurbil
untxia, xerra ta urdaia
legatza, baina, urra, gaztaia
so lanari neska-mutil.
Munduan gerran gabiltz unero
ta muga denak itxi ezkero
goseak ez gaitzala hil.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!