Tati eta elebitasun orekatua

Erabiltzailearen aurpegia Martin Kitto 2017ko apirilaren 11

Lerro hauetan Anoetan (herrian) gertatutako pasadizo bat azalduko dizuet. Protagonista Tati da, 40 urteko emakume brasildar beltza.

Tatik Anoetako taberna bat hartu du, eta fin ari da lanean, egunean ordu asko sartuz. Zerbitzaria ere kontratatu du (gizonezkoa).

Larunbat iluntze batean, bezero batek karta hartu du, eta zerbitzariari eskatu dio Tatiri deitzeko, zerbait esan behar diola. Kexa bat omen du. Zerbitzariak esan dio Tati sukaldean dagoela eta berak erantzungo diola. Bezeroak, zakarkeriaz, ezetz, Tatirekin hitz egin nahi duela. Tatik sukaldetik esan dio ahal duenean joango dela, itxoiteko, baina bezeroaren egoskorkeriagatik sukaldekoak utzi eta tabernako barrara joan da.

Tati bertaratu eta elkarrizketa hau izan dute:

Bezeroa: Badakizu euskaraz?

Tati: Pixka bat.

Bezeroa: O sea que, como yo, ¿no? Un poco. ¿Qué pasa con la carta?

Karta euskaraz dago.

Tati: ¿Hay algún fallo en euskera? Si me dices cuál lo corrijo, me ayuda mi hija y en el Ayuntamiento…

Alabak badaki euskaraz, eta laguntza ematen dio menuak, otartekoak eta abarrak euskaraz idazteko. Udalak ere itzulpenak egiten laguntzen dio.

Bezeroa: Lo que pasa es que no tienes la carta en castellano.

 

Jarraitu albistea irakurtzen hemen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!