Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
LARUNBATEAN (maiatzak 21) "Erraustegiak osasunean izan ditzakeen ondorioak" ekitaldi dibulgatiboa antolatu dugu Orona-Ideon, GURASO, FAMILIA, OSASUN komunitatea.
(ORONA-IDEO FUNDAZIOA eraikina, Galarreta-Hernani)
Egitaraua:
ONGI ETORRIA
16:00-16:25 Gonbidatuei harrera
16:25 Jendeari ateak irekitzea
16:30 Hasiera eta antolatzaileen diosala.
OSOKO BATZARRAK
16:30-17:30 Erraustegien eraginen gainean argitaratu den
informazio zientifikoaren azterketa, bereziki puntu hauek
azpimarratuz: gai arriskutsuen metaketa eta
sakabanaketa ingurunean, hondakin-mota ezberdinek
sortzen dituzten gai arriskutsuen identifikazioa eta
eraginak, eta kaltetutako biztanleengan sortzen dituzten
patologiak.
HIZLARIA: Fernando Palacios doktorea, Ikerketa
Zientifikoen Goi Zentroko zientzialari titularra (CSIC).
17:30-18:00 Osasun publikoan erraustegiak dituen eraginak.
Erraustegia eta Osasuna Taldeko txostenaren eta
ekimenen azalpena (GEIS)
Hizlaria: (GEISeko kide bat)
HAURRENTZAKO ERE JOLASAK IZANGO DIRA!!
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?