Errauskailuaren buletin informatiboa

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa Zero Zabor 2016ko maiatzaren 13a

Aste buru honetan boikot informatiboari aurre egiteko helburuarekin, Gipuzkoa osoan zehar 600 boluntariok 225.0000 buletin informatibo buzoneatuko dituzte, Errauskailuak ze kalte ekarriko dizkigun informatzeko xedearekin. 

Buzoneatuko dugun esku-orrian hiru mezu zabalduko ditugu:

• Erraustegien inguruan minbizia izateko arriskua areagotu egiten da. Erraustegiaren inguruan minbizi kasu gehiago pairatzeko arriskua frogatu da. Dozenaka ikerketa daude, baina bat aipatzearren: Carlos III Unibertsitatea (2013). Minbiziak ez du bereizketarik egiten ez klase sozial, arraza edo sexuen artean, ezta alderdi politikoen boto-emaileen artean ere.

• Gipuzkoan inoiz egon den lapurreta ekonomiko handienaren aurrean gaude. Izan ere, aurreikuspen guztiak gainditu ditu erraustegiaren kostuak. Hasieran 300 milioi euro kostua izango zuela iragarri arren, orain jakin ahal izan dugu kopuru hori 1.200 miliotara iritsiko dela. Eta horietatik %10, “garbi”, enpresa pribatu baten akzionistek eramango dute. Eta zeinek ordainduko du? Herritarrok, gure tasen eta zergen bitartez. Hau onartezina da!

• Zabortegiak ez dira konponbidea. Ez Epelen, ez Lapatxen, ezta Kantabrian ere. Soluzioa gero eta hondakin gutxiago sortzea da, ahalik eta baliabide gehienak berreskuratzea eta bakoitzak bere etxean hondakinak berezituak jasotzea. Badaude herri eta eskualde asko Gipuzkoan hori dena egitea posible dela demostratzen ari direnak, udalean alderdi politiko bat edo bestea egon (Debagoiena, adibidez).

Bide batez, maiatzaren 29rako antolatu den giza-katearen deialdia gogoratuko dugu. Jakina den bezala, giza-kate batek Onkologikoa eta Foru Aldundia lotuko ditu eta esku-orri honen bitartez ere gipuzkoar guztioi parte hartzeko deia egingo diegu.

Asteburu honetan Gipuzkoako etxe guztietara iritsiko gara gipuzkoar guztion osasunaren eta patrikaren kontra doan egitasmo hau gelditu daitekeela eta geldituko dugula ozen adierazteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!