Ostalari eta dendarien hondakin bilketan aldaketa

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa Zero Zabor 2015eko azaroaren 20a

Tolosa Zero Zaborrek OSTALARI ETA DENDARIEN hondakin bilketaren aldaketaren aurrean adierazi nahi dugu:

Tolosa Zero Zabor taldekideok atzerapausotzat jotzen dugu EAJko udal-gobernuak alde bakarreko erabakiz dendariei ezarri nahi dien hondakin bilketa sistemaren aldaketa.

Izan ere, beste udal batzuek dendari guztiei hondakinak atez ate biltzea erabakitzen duten bitartean gaikako bilketa areagotzeko eta kaleen txukuntasuna mantentzeko asmotan, Getxoko Udala bezala, gure udal-agintariek arrandegietara mugatu nahi dute bilketa mota hau. Beste komertzio eta ostalariek sortutako hondakinak edukiontzietaraino eraman beharko dituzte.

Ez dakigu zer txosten teknikoan oinarritu diren EAJko udal-agintariak honelako erabakia hartzeko, ez baitigute informazioa eskaintzen ez eta Hondakin mahaia deitu ere. Garbi ikusten dugu kontrako norabidean doan neurri bat dela, hain emaitza ona eman duen bilketa sistemaren zutabe bat kolokan jartzen baitu.

Horregatik, Tolosa Zero Zaborrek arduraz jokatzea eta daukagun bilketa sistema hobetzea eskatzen die Udal-agintariei, prebentzioa, berrerabilketa eta gaikako bilketaren tasa areagotzen dituzten neurriak hartuaz.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!