Ez dugu erraustegia nahi

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa Zero Zabor 2015ko eka. 15a, 14:06

Larunbatean Erraustegiaren aurkako txistualdi arrakastatsua egin zen Donostian.

Irakurritako adierazpena behean

 

Argiak grabatutako bideoa:

Argazkia: Noauatik hartua

Argazkia: Noauatik hartua

Argazkia: Noauatik hartua

Noauaren bideoa:

Mezua

2002 urtean, Gipuzkoan zenbaitzuk errausketaren aldeko apustua egin zutenetik zenbaezinak izan dira horren aurkako mobilizazio, protesta eta adierazpenak. Kontrakotasuna hain izan da anitza eta zabala, planta kutsagarriarentzat onartuta zeuden kokapenak aldatzen joan behar izan zituztela behin eta berriz.

2013ko azaroan berri pozgarria jaso genuen gipuzkoar guztiok. Errauste plantaren proiektua bertan behera geratu zen. Pozez ospatu genuen  orduko agintariek osasuna, ingurumena eta ekonomia lehenetsi izana. Azken lau urteotako garaipenetako bat. Bestea osasuna eta ingurumena babesten dituen eta errausketa behar ez duen kudeaketa eredua eraikitzea, hau da Zero Zabor bidea, posible dela erakustea. Errausketa diru goseak dauden haundi-manundi batzuen apeta besterik ez dela erakutsi dugu.

Orain harrotuta eta entzungor, Gipuzkoako erakunde nagusien kontrola izan dezaketenek atzera egiteko mehatxu egin dute, errauste plantaren proiektua berrartzearekin.

Hamaika aldiz esan diegu ez dugula errausketarik nahi, hamaika aldiz errepikatu diegu ez dugula errauste plantarik behar, baina beste behin esan behar badiegu ere, ez gara ixilik geratuko.

Azken aldian, arazoak salatu eta protesta egiteko modu bat ibili da guztion ahotan, txistualdi edo pitada. Gaur, hemen, Diputazio aurrean, Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadora, Eguzki, Greenpeace eta Zero Zabor Elkarteak deituta elkartu garenok txistualdi batekin ozen errepikatuko dugu ez dugula errausketarik nahi, ez dugula errausketarik behar. Eraikin honetako horma artean gera dadila gure txistuen oihartzuna, etor daitezkeen agintariek, kutsaduraren bideari berrekiten badiote aurrez aurre edukiko gaituztela oroit dezaten.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!