Tolosako Laskorain Ikastola, eredugarri

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa Zero Zabor 2015eko ekainaren 9a

Gipuzkoa eta Tolosa Zero Zaborrek Laskorain Ikastola zoriondu dute Ikastolaren festan erakutsitako jarrera eredugarriagatik.

Ikastolako festa antolatu dute pasa den asteburuan. 1.350 partaide izan dira ikasle eta guraso artean. Horrelakoetan egin ohi den moduan bazkaria antolatu dute besteak beste. Antolaketa on batekin horerlako jaialdietan zero zabor-etik oso gertu ibiltzea posible dela erakutsi dute. Hauek dra besteak beste hartu dituzten neurriak:

Murrizketa:

  • Iturriko ura erabili dute botilatutakoaren ordez.
  • Plater, kubierto eta edalontzi berrerabilgarriak erabili dituzte.
  • Izozkien tarrinak garbitu, gorde eta eskulanak egiteko material gisa berrerabiliko dira.

Edalontzi berrerabilgarriak erabili ziren jaialdian

Iturriko ura txarroan atera zuten. Kalitatezko ura, merke eta hondakinik sortu gabe, ba al dago hori hobetzerik?

Mahaiak prest

Jende askorentzat izan arren antolaketa on batekin dena da posible

Birziklapena eta konpostajea:

  • Hondakinak gaikako bilketa kontuan izan dute jaiaren antolaketan, beharrak aztertuz eta bitartekoak jarriz.
  • Hondakin ia guztiak gaika bilduak izan dira.
  • Hondakin organikoen zati garrantzitsu bat bertako batek aziendak hazitzeko erabiliko ditu.

Beharrak aztertu eta bitarteko egokiak jarrita gauza handiak lor daitezke

Horrelako ekitaldia antolatzeko informazio gehiago nahi duenak geurekin harremanetan jarri eta dagokionarengana bideratuko dugu.

Zorionak Laskorain ikastolari, antolaketan jardun duten guztiei eta hondakinak behar den lekuan utzi dituzten partehartzaile guztiei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!