Santa Ageda bezpera Ibarran

Erabiltzailearen aurpegia Xepla Elkartea 2018ko urt. 18a, 14:34

Ibarrako Hauspoa Kultur Elkarteak otsailaren 4an, igandea, Santa Ageda eskea antolatu du. Iaz bezala, aurten ere, Santa Ageda eskea egun guztian zehar izango da eta honako programa antolatu da:

Goizean 10:00etan abiatuko da taldea San Bartolome plazatik eta ikastola dagoen alderdian (ospela) baserriz-baserri arituko da kantari. Eguerdian indarrak berritzeko parada izango da Xepla elkartean antolatu den bazkarian (15€). Arratsaldean berriz, 17:00etan abiatuko da berriro ere plazatik taldea, eta oraingoan, Izaskun aldera (egutera) joango da.

Entsegua otsailaren 1an, osteguna, iluntzeko 19:30ean izango da Azkueko kale hezitzaileen lokalean.

Ekintza honetan parte hartu nahi dutenek herriko elkarteetan zein eta Zubiaurre tabernan jarri diren zerrendatan izena emateko aukera izango dute. Bertan, otsailaren 2a baino lehen, norberaren izen eta abizena emateaz gain, egunean zehar antolatutako zein jardueratan parte hartuko duen zehaztea eskatzen da.

Hauspoa Kultur Elkarteak ekintza honetan parte hartzera animatu nahi ditu herritar guztiak.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!