Badatoz Kaldereroak Ibarrara

Erabiltzailearen aurpegia Xepla Elkartea 2018ko urtarrilaren 18a

Aurten ere, Tolosako kaldereroen bezperan, Ibarran kalejira egingo da kalderero eguna ospatzeko. Uzturpe ikastola eta Loatzo musika eskolak lagunduta herria zeharkatuko da kaldereroz jantzita eta txarangan.

Otsailaren 2an izango da, Tolosakoen bezperan, baina kalejiran atera aurretik entsegu txiki bat egiteko eguna ere izango da. Urtarrilaren 30ean, 18:00etan San Bartolome plazako aterpean egingo dugu entsegua. 

Hartu zartagina eta ospatu kaldereroen eguna Ibarran. Hitzordua, otsailak 2, San Bartolomé plazan 18:00etan

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!