Babarrun-festa herrikoia Ibarran

Erabiltzailearen aurpegia Xepla Elkartea 2017ko aza. 17a, 10:51
Datorren azaroaren 25ean, larunbata, Hauspoa kultur elkarteak antolaturiko VIII. Babarrun lehiaketa ibartarra ospatuko da herrian.

Goizeko bederatzietan elkartuko dira parte hartzaileak herriko plazan eta sua, babarrunak eta ura emango zaizkie. Gero bakoitzak nahi duen gisan prestatu ahal izango ditu. Parte hartu nahi duenak Zubiaurre, Atari eta Txumitxa tabernetan eman ahal izango du izena horretarako jarrita dauden orrietan. Lehen hiru sailkatuentzat egongo da saria.

Era berean, hamabietatik aurrera, Ibarrako V. sagardoa nork ondoen atera txapelketa jokatuko da. Parte hartu nahi dutenek, aipatutako tabernetan jarritako zerrendetan izena eman beharko dute, edota egunean bertan, goizeko 11:30ak baino lehen plazara bertaratuz egin ahal izango dute.

Lehiaketaren ondoren, herri bazkaria egingo da plazan nahi duen guztiarentzat eta horretarako salgai jarriko dira txartelak herriko tabernetan. Helduek 15 € eta umeek 4 €ren truke.

Bazkalosteko egitaraua ere ez da samurra izango. Arratsaldeko 16:30ean sari-banaketak egin ostean, herrian zehar kantu-jira egingo da (18:00etan), eta emakumeen aurkako indarkeriaren nazioarteko egunaren harira,  gaztetxean “Autobiographikal” antzerki-poesiatuaz gozatzeko aukera izango da (18:00etan).

Animatu eta parte hartu!!!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!