Eskerrak zuri, Ibartar!

Erabiltzailearen aurpegia Xepla Elkartea 2017ko urriaren 7a

Irailaren 17an "Ibarra, Azoka eta Piparra" ospatu genuen beste urtebetez. Izenak dioen moduan, piparraren bueltan ibiltzen den azoka da hau.

Piparraz gain, bertako zein inguruko beste produktu batzuen erakusleiho ere bihurtzen da eta arrakasta handia izaten du urtero, aurtengoan ere, eguraldia lagun, herrira jende andana inguratu delarik.
 
Azoka hau aurrera eramateko antolakuntza handia behar da, jende kopuru handiaren konpromisoa, eta lerro hauen bidez, aste batzuk pasa badira ere, bertan parte hartu zuten bolondres guztiei eskerrak eman nahi dizkie Hauspoak: ostiralean, larunbatean eta igandean bertan postuen muntaketa lanetan ibili zirenak (40 bat lagun), postuetan egon zirenak, hizlariak, lehiaketetan parte hartu zutenek...., jende asko eta lan bikaina.
 
Eskerrik asko guztiei. 
Hauspoa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!