Azokan argazki erakusketa egongo da

Erabiltzailearen aurpegia Xepla Elkartea 2017ko irailaren 7a

Ibarran sortu edota bizi diren txirrindulari eta txirrindulari ohien argazki erakusketa egingo da azoka egunean, San Bartolome plazako gunean.

HAUSPOA Kultur Elkarteak antolatuta, datorren irailaren 17an Ibarrako XVIII. Azoka ospatuko da. Hiru gunetan zehar banatuko da urtero bezala eta aurten, San Bartolome plazako gunean, ohiko postuaz gain, argazki erakusketa bat ipiniko dugu: Ibarran sortu edota bizi diren txirrindularien argazki erakusketa, hain zuzen.


Erakusketa hau aurrera eramateko ibartar askorekin hitz egin dugu, ez dugu inor aipatu gabe utzi nahi, baina gerta daiteke norbaiten berri ez jakitea eta erakusketatik kanpo geratzeko arriskua egotea.


Horrelako gauzak ez gertatzeko eta historian Ibarrak eman dituen txirrindulari guztiak kontuan hartu ahal izateko, Hauspoarekin harremanetan jartzea eskatzen dizugu.


Ibarran jaio edota bizi bazara eta txirrindularia bazara edo izan bazinen, eta Hauspoako inor ez bada zurekin harremanetan jarri, Azokako erakusketan parte hartu ahal izateko, zure argazki bat edo bi Kultur Etxera eramatea eskatu nahi genizuke, irailak 12, asteartea baino lehen.


IBARRA, AZOKA ETA PIPARRA!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!