Hauspoa Kultur Elkartearen batzar irekia

Erabiltzailearen aurpegia Xepla Elkartea 2017ko maiatzaren 12a

Hauspoa Kultur elkartean aldaketak datoz eta batzar irekia egitea adostu da Hauspoaren gaurko egoera herritarrekin partekatzeko eta denon artean irtenbide bat emateko. Kultur Etxean izango da, maiatzaren 31n.

Badira urte batzuk Hauspoan herriko eragile eta herritarren parte hartzea gutxituz doala. Honen inguruan, gogoeta eta hausnarketa egiteko gonbita luzatu nahi dizuegu denoi:
 
Hauspoa herriko eragile desberdinen elkargunea da. Norbanakoei ere irekita dagoena. 1998an eman ziren elkartea sortzeko lehen pausoak Kilometroak antolatzeko aitzakiarekin. Beraz, iada 20 urte egin ditugu. Hasieran, oso gogotsu eta indartsu ekin genion eta partehartzea ere oso zabala izan zen. Orduz geroztik, mila ekintza antolatu ditugu, herritarren harremana sendotuz. 
 
Hauspoak antolatzen ditu ondorengo ekintzak hauexek dira gaur gaurkoz:
 
-Santa ageda kantuan baserriz baserri
-Kaldereroak
-Korrika kulturala
-San Juan Bezpera
-Herri Antzerkia
-Azoka
-Babarrun Lehiaketa
-Olentzeroren jaitsiera
-Urte Zahar krosa (laguntza)
 
Galdu diren ekintzak, berriz:
 
-Olinpiar jokoak
-Kantu/Bertso afaria
 
Azken finean, herriari bizia ematen dioten ekintza asko eta asko. 
 
Guzti honek aurrera jarraitu ahal izateko ezinbestekoa da herritarren parte hartzea hauspoako antolakuntzan. Ekintzak aurrera eraman ahal izateko egiten ditugun bileretan geroz eta jende gutxiago elkartzen gara azken urte hauetan eta horri hauspoa eman nahi genioke zuen parte hartzearekin. 
 
Elkartearen parte izan nahi duen herritar orok ateak irekita dauzka gure herri proiektu hau gauzatzen jarraitu ahal izateko. 
 
Horretarako, maiatzaren 31ean arratsaldeko 19:30ean elkar ikusiko dugu Kultur etxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!