Santa Ageda bezpera larunbatez

Erabiltzailearen aurpegia Xepla Elkartea 2017ko urtarrilaren 25a

Ibarrako Hauspoa Kultur Elkarteak otsailaren 4an, Santa Ageda bezperako eskea antolatu du beste urte batez. Aurten, ordea, larunbata egokitu denez, egun guztirako egitaraua izango da.

Goizean 10:00etan abiatuko da taldea San Bartolome plazatik eta ikastola dagoen alderdian (ospela) baserriz-baserri arituko da kantari. Eguerdian indarrak berritzeko parada izango da Deportiba elkartean antolatu den bazkarian (15€). Arratsaldean berriz, 17:00etan abiatuko da berriro ere plazatik taldea, eta oraingoan, Izaskun aldera (egutera) joango da.

Entsegua otsailaren 2an izango da, osteguna, iluntzeko 20:00etan Azkueko kale hezitzaileen lokalean.

Ekintza honetan parte hartu nahi duenak herriko elkarteetan zein Zubiaurre tabernan jarri diren zerrendatan izena emateko aukera izango du. 

Otsailaren 2 arte izango da izena emateko aukera, esandako tokietan.

Herri.giroa sustatuz eta ongi pasatzeko aukera ezin hobea izanik, Hauspoa Kultur Elkarteak ekintza honetan parte hartzera animatu nahi ditu herritar guztiak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!