Beste urte batez Olentzerok ez du hutsik egingo

Erabiltzailearen aurpegia Xepla Elkartea 2016ko abenduaren 21a

Olentzero eta Mari Domingi berriro Ibarran izango dira abenduaren 24an. Aurten gainera beren artaldea eta guzti jaitsiko dira herriraino.

Izaskundik behera, Argindegitik iritsiko dira plazara. Bertan urtero bezala gaztetxo mordo bat izango du zain, goxokiak eta txokolatea jasotzeko prest.

Artaldeari lagunduz trikitilariak izango dituzte aurretik, herritarrak ere bai, antortxarekin bidean argia eginaz; Olentzero eta Mari Domingi denen atzetik etorriko dira plazaraino.

Hori dena 18:30ean izango da, Izaskundik 18:15ean abiatu eta terdietan plazara iritsiko direlarik.

Loatzo musika eskolako ikasleak eta Ibarrako Parrokiako koroak ere, parte hartuko dute Olentzeroren jaitsieran eta ondoren umetxoak banaka banaka Olentzerorengana urbildu eta goxokiak eta txokolatea jasoko dituzte bere eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!