Ibarrako VII. babarrun lehiaketa herrikoia

Erabiltzailearen aurpegia Xepla Elkartea 2016ko azaroaren 30a

Abenduaren 3an, euskararen egunean, Ibarran VII. babarrun lehiaketa ospatuko da. Aurten egitarau oparoa antolatu da egun horretarako, egun osoko ekimenetan elkarte eta eragile desberdinek parte hartuko dutelarik

9:00etatik 13:00etara bitartean iraungo du babarrun lehiaketak. Aurten 21 bikotek eman dute bertan izena. Oraindik beste bikote batentzako tokia dago eta izena eman nahi duenak Zubiaurre tabernan dagoen zerrendan izango du aukera.

11:00etan San Bartolome plazako aterpean buruzapia nola jantzi ikastaroa burutuko da Alurr dantza taldearen eskutik

12:00etan plazan bertan eta Ibarrako Merkatari Elkarteak antolatuta, sagardoa nork ondoen ateratzearen IV. txapelketa izango da.

13:00etan euskararen eguna eta babarrun lehiaketa uztartuz, AUZOKO programan parte hartzen duten hainbat herrialdetako jendearen artean babarrun dastaketa egingo da.

14:30ean bazkaria, babarrun jatea

16:30ean sari banaketa izango da: babarrun lehiaketako sariak eta ondoren Emeterio Arrese literatur sariak, hau, Ibarrako Udalak antolatuta eta euskararen egunari lotuta.

Babarrun lehiaketan, aurten hirugarren postuak ere, saria izango du: lehenengo saria 120 eurokoa izango da, bigarrena 60 eurokoa eta hirugarrena 30 eurokoa. Hiru sariak Ibarrako Merkatari Elkarteko parte diren komertzio, taberna edota jatetxeetan erabiltzeko izango dira.

18:30ean Ibarrako Koroak (IK) antolatuta, kantu bira egingo da herrian zehar

20:30ean Ibarrako Gazte Asanbladak antolatuta, afari-merienda egiteko aukera egongo da herriko gaztetxean, eta ondoren, hau ere Gazte Asanbladak antolatuta, dantza-festa, gaztetxean.

Esanda bezala, egitarau oparoa aurtengo babarrun lehiaketa egunean.

On egin!!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!