Ibarrako azokaren XVII. edizioa

Erabiltzailearen aurpegia Xepla Elkartea 2016ko irailaren 7a

Irailaren 18an, goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean XVII. "Azoka eta Piparra" ospatuko da Ibarran. Emeterio Arresetik San Bartolome plazara eta plazatik Emeteriora joan etorrian makina postu ikusi eta beste hainbeste produktu dastatzeko aukera egongo da. Aurten XIX. ezti lehiaketa ospatuko da San Bartolome plazan eta piperraren Euskal Herriko XII. lehiaketa gastronomikoa berriz, Emeterio Arrese parkean.

Ibarrako azokaren XVII. edizio honetan bi gune egongo dira, Emeterio Arrese parkea eta San Bartolome plaza. Eta egitaraua hauxe:

1. GUNEA, EMETERIO ARRESE PARKEA

    • Ibarrako baserrietako produktuak eta abereak ikusgai 10:00etatik 14:00etara bitartean.
    • Euskal Herriko Piperraren VII. topaketa. 10:00etatik 14:00etara

Ibarrako piparra, Gipuzkoa.

Peraltako piperra (erretzeko),Nafarroa.

Lodosako pikillo piperra, Nafarroa.

Ezpeletako biperra, Lapurdi.

Gernikako piperra

    • Ibarrako piparraren Euskal Herriko XII. lehiaketa gastronomikoa. 10:00etatik 13:00etara
    • Sari banaketak: Piperrada eta pintxo lehiaketa 13:00etan.

2. GUNEA, SAN BARTOLOME PLAZA 

    • Tolosaldeko XIX. ezti lehiaketa. 10:00etatik 12:00etara
    • Artisauak, tailerrak... 10:00etatik 14:00etara
    • Ibarrako Merkatarien Elkartea 10:00etatik 13:00etara
    • Yogurta tailerra Larreta esnekiak eskeinia haurrentzat

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!