Txotx irekierara gonbidapena

Otsailaren 27an, Ibarrako Sendi Ekintza elkarteak txotx irekiera ekitaldia egingo du eta aurten Hauspoa Kultur Elkarteak egitea adostu dute.

Urte guztian zehar kultur arloan egiten duen lana omentzeko, Sendi Ekintza elkarteak aurtengo txotx irekiera Hauspoak egitea adostu du.

Hauspoa Kultur Elkartea herriko hainbat talde eta norbanakoek osatzen dute eta urtean zehar kultur ekitaldi ugari antolatzea tokatzen zaio, hala nola, Santa Ageda bezpera, kaldereroak, azoka, olentzeroren jaitsiera eta abar.

Txotx irekiera Sendi Ekintza egunean egiten da, eta pilota partiduak, pintxo dastaketa eta trikitixa izango dira.

Irekiera ekitaldira gonbidatuak izatea ohorea da Hauspoarentzat eta ilusio handiarekin elkarteko partaide garen gehientsuenok bertan izango gara.

Hauspoako partaideak: Merkatari Elkartea, Txiribitu aisialdi taldea, Sendi Ekintza elkartea, Xepla elkartea, Deportiva elkartea, Alurr dantza taldea, Euskara taldea, Kros taldea, Uzturpe ikastola, Ibarrako Udala, Norbanakoak

Eskerrik asko, Sendi Ekintza

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!