Santa Ageda bezpera

Erabiltzailearen aurpegia Xepla Elkartea 2016ko urtarrilaren 27a

Ostegun gizenarekin batera, Santa Ageda bezpera ere badugu eta Ibarran, ohitura onei jarraituz, urtero bezala eskean aterako gara.

Otsailak 4an, arratsaldeko 19:00etan Izaskun auzoko beheko jatetxean elkartuko gara eskaleok, tradizionalez jantzita eta makilarekin. Bertako baserri guztietara joango gara eskean, bertsolari eta trikitilariekin batera.

Iñigo Gorostarzu eta Adur Gorostidi bertsolariak izango ditugu gurekin eskean eta trikitilari eta panderojole bikote bat ere bai.

Eskean ibili ondoren, Xepla elkartean batxuri-zopa bikaina izango dugu zain. Aurten ere, 20-25 lagun biltzea espero dugu. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!