Kaldereroak Ibarran

Erabiltzailearen aurpegia Xepla Elkartea 2016ko urtarrilaren 27a

Aurten ere badatozte Kaldereroak Ibarrara. Txarangak alaituta kalejira bat egingo da herrian zehar.

Hauspoa Kultur Elkarteak antolatuta, datorren ostiralean, hilak 29, arratsaldeko 18:00etan elkartuko dira kaldereroak Ibarran. Hitzordua plazan bertan izango da, bertako estalpean, entsegua egiteko eta handik kalejiran irtengo dira herri guztian zehar Pasai Txarangak lagundurik. 

Kalejira guztian zehar txarangaren doinuekin Alurreko ikasleak dantza eta Loatzo Musika Eskolako ikasleak abestu egingo dute.

Kalejira berriro plazan amaituko da eta bertan txorizo pintxoak emango zaizkie partehartzaile guztiei.

Parte hartzeko, zartagiarekin eta kaldereroz mozorrotuta agertu besterik ez da egin behar. Urtero bezala, aurten ere, espero dugu arrakastatsua izatea. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!