Babarrunaren VI. lehiaketa Ibarran

Erabiltzailearen aurpegia Xepla Elkartea 2015eko azaroaren 5a

Hauspoak, azaroaren 15erako, VI. babarrun lehiaketa antolatu du. Lehiakideek babarrun kilo bat prestatu beharko dute antolakuntzak eskeinitako babarrunarekin.

Datorren igandean hilak 15, Hauspoa kultur elkarteak antolaturiko VI. Babarrun lehiaketa ospatuko da Ibarran. Goizeko bederatzietan elkartuko dira parte hartzaileak herriko plazan eta sua, babarrunak eta ura antolakuntzatik emango zaizkie. Osagai horiekin, norberak, nahi duen eran prestatu ahal izango ditu babarrunak. Parte hartu nahi duenak ATARI, SENDI EKINTZA, TXUMITXA eta ZUBIAURRE tabernetan eman ahal izango du izena, horretarako jarrita dauden orrietan.

Lehenengo hiru sailkatuentzat egongo da saria.

Egun berean baita ere, sagardoa ondoen ateratze lehiaketa ospatuko da. Kasu honetan III. aldiz egingo da eta hiru gauza baloratuko dira: estiloa, alde batetik, eta botilaren eta edalontziaren erabilera, bestetik.

Lehen bi sailkatuek izango dute saria. Animatu eta parte hartu.

Bi lehiaketen ondoren, herri bazkaria egingo da San Bartolome Plazan nahi duen guztiarentzat eta horretarako salgai jarriko dira txartelak herriko tabernetan. Helduak 15euro eta gaztetxoak (16 urtez beherakoak) 4euroren truke.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!