Begirada grafikoa

Zeu naiz

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Artola Zubillaga 2025eko urriaren 4a

Fotomuntatze honen oinarriko argazkia Berlingo Holokaustoaren Memorialean egina da, 2007an.

...

Zure begiak ixtea da

egin behar duzun guztia

(egungo hau ikusteak

gure bihotzak itsutzen baititu).

Itxi begiak tinko,

zeure barnea

ikusteko gisan.

Eta, orain, begiratu ispiluan.

Bat. Eta bi.

Zeu naiz,

zeure iragana.

Eta ni hilez

zeure burua hiltzen duzu.

 

Zeu naiz poema Refaat Alareer (1979-2023) poeta palestinarrak idatzia da. Refaat Gaza hirian hil zuten, 2023ko abenduaren 6an, bonbardatze batean; anaia, iloba, arreba eta haren hiru haur ere eraso hartan hil zituzten. Poema osoa, hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!