Ander Avellaneda da Lagun Onakeko gizonen entrenatzaile berria

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2020ko azaroaren 19a

Ander Avellaneda eta IƱigo Saizar, herenegun, Garmendipen. LAGUN ONAK

Tolosarra egoera iraultzeko asmoz joan da Lagun Onakeko gizonen lehen taldera. Hark Iñigo Saizar Lagun Onakeko jokalari eta kapitain ohia izango du laguntzaile. Herenegun gidatu zuten lehen entrenamendu saioa bi entrenatzaileek.

Lagun Onakeko gizonen lehen taldeak entrenatzaile berria du: Ander Avellaneda. Espainiako Hirugarren Mailako sailkapenaren azken postuan da Azpeitiko taldea, eta egoera iraultzeko asmoz iritsi da taldera tolosarra. Horrenbestez, Avellanedak hartuko du orain arte taldearen gidaritza izan duen Aitor Zubizarretaren lekukoa. Hark Iñigo Saizar Lagun Onakeko jokalari eta kapitain ohia izango du laguntzaile.

Zazpi denboraldi egin zituen Avellanedak Tolosako gizonen lehen taldea zuzentzen, eta joan zen maiatzean utzi zuen taldea. Atzo, asteartea, egin zuen lehen entrenamendua talde berriarekin, eta zapatuan Anaitasunaren aurkako derbian zuzenduko du Lagun Onak estreinakoz. Partida 16:00etan hasita jokatuko dute bi taldeek Garmendipe futbol zelaian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!